Gizartea -

Koronabirusa

Covid-19ak Aldirietako dozena bat tren zerbitzu bertan behera uztera behartu du Bizkaian

Bilbo-Santurtzi, Bilbo-Muskiz eta Bilbo-Urduña lotzen dituzten zerbitzuei eragin die tren-gidarien eskasiak. Renfek adierazi du litekeena dela datozen egunetan positibo gehiago agertzea.

Trena Muskizen (Bizkaia). Artxiboko argazkia: Renfe
Trena Muskizen (Bizkaia). Artxiboko argazkia: Renfe
Trena Muskizen (Bizkaia). Artxiboko argazkia: Renfe

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Omikron aldaerak eragindako seigarren olatuak Bizkaiko garraio publikoari traba egin dio. Renfe konpainiak jakitera eman duenez, Aldirietako dozena bat zerbitzu bertan behera geratu dira astearte honetan, Bilbo-Santurtzi, Bilbo-Muskiz eta Bilbo-Urduña artean. Arrazoia tren-gidarien eskasia izan da, makinistak covid-19arekin kutsaturik daudelako edo harreman estuak direlako.

Alvaro Echaniz konpainiako komunikazio buruak azaldu duenez, Renfek 343 tren dauzka aldiriko zerbitzua eskaintzeko eta 12 geldituta, murrizketa % 1ekoa izango dela.

Hainbat makinista konfinatuta daude, koronabirusarekin kutsatu direlako edo positibo baten kontaktu estua izan direlako.  

Gauzak horrela, Echanizek erantsi du litekeena dela datozen egunetan kasu gehiago agertzea, baina ezinezkoa dela zer gertatuko den jakitea eta, ondorioz, zerbitzuan eraginik izango duen aurreikustea.

Egun, milaka langile bajan daude Euskal Autonomia Erkidegoan. Osakidetzan, esaterako, 1.600 behargin dira bajan daudenak, EAEko osasun sistema publikoko langileen % 4, hain zuzen ere.

Osakidetzak dituen 41.000 langileetatik 1.640 bajan daude covid-19ak jota
Osakidetzak dituen 41.000 langileetatik 1.640 bajan daude covid-19ak jota
Osakidetzak dituen 41.000 langileetatik 1.640 bajan daude covid-19ak jota

1:10

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Santurtzi Bizkaia Muskiz Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Urduña Renfe Garraio publikoa Koronabirusa