Gizartea -

Araba

Sute batek zortzi traktore eta quad bat kiskali ditu Navaridasen

Sua 02:45ean hasi da, eta nola piztu den ikertzen ari dira. Ezbeharrean ez da inor zauritu.

Sutea Navaridasen. Argazkia: Arabako Foru suhiltzaileak
Sutea Navaridasen. Argazkia: Arabako Foru suhiltzaileak
Sutea Navaridasen. Argazkia: Arabako Foru suhiltzaileak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi traktore eta quad bat kiskalita geratu dira goizaldean Navaridasen (Araba) piztu den sutean.

Ezbeharra 02:45ean gertatu da, hainbat traktore aparkatuta zeuden lursail batean. Sutean ez da inor zauritu, eta inguruko etxebizitzek ez dute kalterik izan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Guardiako eta Iruña Okako suhiltzaileek itzali dute sutea, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du sua nola piztu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak