Gizartea -
GIPUZKOA
GI-631 errepidea hainbat orduz itxita egon da Azkoitia eta Zumarraga artean, luizi baten ondorioz
Lur-jausia goizean gertatu da eta errepidea 16:00etarako ireki dute. Segurtasun Sailak baieztatu duenez, ez da ezbeharrik izan luiziaren ondorioz.
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Gaur goizean izandako lur-jausi baten ondorioz, GI-631 errepidea hainbat orduz itxi behar izan dute, Zumarraga eta Azkoitia artean, Segurtasun Sailak EITBri baieztatu dionez.
Ezbeharra 11:20an izan da, eta luiziak ez du inor harrapatu. 13:00ak aldera, errei bat ireki dute, eta 16:00etarako errepidea osorik zabaldu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea