Gizartea -
KORONABIRUSA
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bi astez luzatuko du etxeratze-agindua Katalunian
Halaber, ostiraletik aurrera, beste 14 egunez luzatuko dute gizarte-topaketak gehienez 10 pertsonara mugatzeko aukera, bai eta ekitaldi erlijiosoetan eta zeremonia zibiletan % 70eko edukiera ere.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak asteazken honetan onartu du etxeratze-agindua beste bi astez luzatzeko Kataluniako Gobernuaren eskaera.
Magistratuek oniritzia eman diote dekretuari, eta, ondorioz, ostiraletik aurrera, beste 14 egunez luzatuko dute gizarte-topaketak gehienez 10 pertsonara mugatzeko aukera, bai eta ekitaldi erlijiosoetan eta zeremonia zibiletan % 70eko edukiera ere.
Auzitegi Nagusiak abenduaren 23an bermatu zituen neurri horiek, bi astez indarrean egoteko, eta onespen horrekin covid ziurtagiriaren erabilera ere luzatuko da aplikatzen den sektoreetan.
Pandemiaren intzidentziak "gora egiten jarraitzen du nabarmen" Katalunian, 100.000 biztanleko aurreko astean baino % 35 kasu gehiagorekin eta eguneko 16.976 kasurekin, batez beste.
Familia-eremua da agerraldi gehien izaten dituena, eta hezkuntza eta egoitzak daude ondoren; geriatrikoetako agerraldiek, berriz, gora egin dute berriro, baina "agerraldi bakoitzeko kasuen batez bestekoa oso txikia da".