Gizartea -

LOTERIA

Erregetako Loteriaren bigarren sariak zortea banatu du Hego Euskal Herri osoan

44469 zenbakia du. Gipuzkoan saldu da kopuru hori gehien, Azkoitian, Arrasaten, Irunen eta Donostian, hain zuzen ere. Arabara, Bizkaiara eta Nafarroara ere iritsi da bigarren saria.

Erregetako Loteria 2022
Erregetako Loteria 2022
Erregetako Loteriaren bigarren sariak 525.000 euro utzi ditu Euskadin

2:33

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregetako Loteriaren lehen sariak ez du dirurik banatu Hego Euskal Herrian, bai, ordea, 44469 zenbakidun bigarren sariaren puska bat. Gainera, oso banatua lurraldeka. Gogoratu zenbaki sarituak eitb.eus-en kontsulta daitezkeela.

Euskal Autonomia Erkidegoan bigarren sari honek 525.000 euro utzi ditu. Gipuzkoan saldu dira gehien: Donostian, Irunen, Arrasaten eta Azkoitian, guztira 375 000 euro.

Irungo "los Encantos" liburu-dendako jabeak, Lara Blascok, saldu du Haurren Zozketako bigarren sariaren zati bat, eta oraindik ez dakitela zer diru banatu duten azaldu du, Loterien ordezkaritzak ez dielako kopurua baieztatu.

Dena dela oso pozik daudela aitortu du Blascok, berri onak ematea tokatzen zelako. Ez da loteriako sari garrantzitsu bat saldu duten lehen aldia. Zehazki, 2015eko eta 2019ko Gabonetako zozketetan bosgarren sariaren zati bat banatu zuten. "Orain Haurrarekin zozketarekin estreinatu gara", gaineratu du.

Bigarren sariak Durangon (Bizkaia) ere utzi du diru apur bat. Ermodo kalean dagoen Ikerfer kioskoak 44469ko txartel bat banatu du. Fernando Revuelta, kioskoko arduraduna pozik agertu da; izan ere, denbora gutxian sari bolada polita daramate". Hain zuzen ere, duela bi urte Euromilioiaren sari bat eman zuten, eta uda honetan, osteguneko loteriaren lehen saria.

Gasteizko E.Leclerc merkataritza-guneko 22. loteria-administrazioak ere zortea banatu du Gasteizen, bigarren sariaren zati bat salduta. Miriam Sarasua Diazek, Administrazioaren jabeak, adierazi duenez, ez da zortea banatzen duen lehen aldia eta, bederatzi urtetan, hainbat izan dira banatu dituztenak. "Ikusi dudanean, itxura hartu diot nik saldutakoa izan zitekeela" azaldu du. "Gainera, 69a gehien saldutako amaieretako bat da", gaineratu du.

Nafarroan, bestalde, San Adriango estanko batek 44469 zenbakiaren dezimo bat saldu du, eta 75.000 euro utzi ditu. Sariduna herriko bizilaguna da, establezimenduko ohiko bezeroa, eta saltzaileekin harremanetan jarri da bere zoria jakin bezain laster; ez da zozketa honetan bere alde egiten duen lehen aldia, iaz ere, bigarren sariaren zati bat erori baitzen udalerrian, eta sarituetako bat izan zen.

Sari potoloa, berriz, Logroñon geratu da oso-osorik, zehazki, Errioxako hiriburuko seigarren administrazioan, Logroñoko Muro del Carmenen. 41665 zenbakia du.

Erregetako Loteriaren sari potoloa Logroñon egokitu da oso-osorik: 41.665 zenbakia
Erregetako Loteriaren sari potoloa Logroñon egokitu da oso-osorik: 41.665 zenbakia
Erregetako Loteriaren sari potoloa Logroñon egokitu da oso-osorik: 41.665 zenbakia

1:47

Haurren zozketaren hirugarren sariari dagokionez, 19467 zenbakiari egokitu zaio (250 000 euro serieko eta 25.000 dezimoko). Honek ere ez du dirurik banatu Hego Euskal Herrian.

Aurtengo zenbakiak ikusita esan daiteke San Adrianen bigarren urtez jarraian egokitu zaiela bigarren sariaren zati bat. Donostian eta Azkoitian, berriz, hirugarren sariaren zati bat egokitu zitzaien iaz, aurten, bigarren saria. Hala ere, Bilbo da zorte gehien duen hiriburua, 18 aldiz jaso baitu lehen saria. Donostiak, zazpi aldiz, eta Araban behin bakarrik egokitu da sari nagusia, Gasteizen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erregetako loteria Bizkaia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Loteria