Gizartea -

alerta meteorologikoak

Abisu horiak ezarri dituzte astebururako, olatuengatik eta euriagatik

Lauzpabost metroko olatuak espero dira. Igandean, ostera, litekeena da isurialde atlantikoko zenbait tokitan metro koadroko 60 litro pilatzea.

Lau edo bost metroko olatuak espero dira asteburu honetarako. Artxiboko argazkia: EFE
Lau edo bost metroko olatuak espero dira asteburu honetarako. Artxiboko argazkia: EFE
Lau edo bost metroko olatuak espero dira asteburu honetarako. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburura begira, hainbat abisu hori aktibatuko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Euskalmetek abisu horia aktibatuko du gaur eta bihar, kostaldeko inpaktuagatik eta nabigaziorako arriskuagatik. Olatuek 4-5 metroko altuera har dezakete. Igandean, itsasoan nabigatzeko arriskuagatik ezarritako abisuari euriagatik ezarriko dutena gehituko zaio.

Hain zuzen ere, gaur nabigazio arriskuagatik aktibatu dute abisua, 12:00etatik 24:00ak arte. Olatuen altuera adierazgarria 3,5 metroren bueltan ibiliko da eguerdi aldera, eta 4-5 metrora iritsiko da arratsalde-gau partean. Bestalde, ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du 4-5eko indarrarekin, eta 6koarekin tarteka. Itsaskia edo itsaski handia eragingo du, eta itsaso zakarra tarteka.

Halaber, 19:00ak eta 21:00ak bitartean, abisu horia egongo da indarrean kostaldeko inpaktuagatik. Olatuen altuera adierazgarria 4-5 metro ingurukoa izango da. Itsasgora 20:20an izango da, eta mareak 3,96 metroko altuera hartuko du.

Larunbatean ere, indarrean egongo da abisu horia nabigaziorako arriskua dela eta, 00:00etatik 24:00ak arte. Olatuen altuera adierazgarria 4-5 metro ingurukoa izango da egunaren lehen zatian, eta 3,5 metrora jaitsiko da arratsalde-gauean. Mendebal ukituko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta 5eko indarra izango du tarteka goizaldean eta azken orduetan. Itsaskirria edo itsaskia eragingo du.

Abisu horia egongo da indarrean larunbatean ere, 07:00etatik 10:00etara, kostaldeko inpaktuagatik 07:00etatik 10:00etara. Olatuen altuera adierazgarria 4-5 metroren inguruan ibiliko da, beste behin. Itsasgora 08:40an izango da, eta mareak 4,21 metroko altuera hartuko du.

Igandean, Euskalmetek abisu horia ezarriko du nabigaziorako arriskuagatik asteleheneko 00:00ak arte; izan ere, 5 metroko olatuak espero dira egun osoan zehar.

Gainera, egunean zehar euria erruz egingo du. Litekeena da isurialde atlantikoko zenbait tokitan metro koadroko 60 litro pilatzea 24 orduko epean.

Nafarroan, AEMETek abisu horia ezarriko du ostiralean eta igandean elurragatik. Ostiralean, Nafarroako Pirinioetan 1.300 metrotik gora egitea espero da. Igandeari begira, beste abisu hori bat aktibatuko du isurialde atlantikoan, euriagatik. Abisua igandeko 03:00etatik asteleheneko 00:00ak arte egongo da indarrean. Litekeena da 12 orduko epean metro koadroko 40 litro pilatzea zenbait tokitan.

Ipar Euskal Herrian, bi abisu hori aktibatuko dituzte, elur-jausi arriskuagatik eta olatuengatik. Lehena larunbat goizera arte egongo da indarrean. Olatuengatik ezarritako abisu horia, ostera, larunbateko 06:00ak arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Iparraldea albisteak Alerta meteorologikoak EAE albisteak Denboraleak argazkiak Eguraldia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantauri itsasoa