Gizartea -

GIPUZKOA

Bi adineko ebakuatu dituzte Donostiako etxebizitza batean sutea izan ostean

Garrek sukaldea kiskali dute. Bi adinekoak ondo daude, baina oraingoz ezingo dira etxera itzuli.  

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako etxebizitza batean sua piztu da arratsaldean eta bertan bizi diren bi adinekoak erreskatatu egin behar izan dituzte, Suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Ezbeharra Urbieta kaleko pisu batean gertatu da, 15:00ak aldera. Garrek sukaldea kiskali dute eta kea goiko solairuraino iritsi da.

Anbulantzia batean artatu dituzte bi adinekoak. Ongi daude, baina oraingoz ezingo dira beraien etxera itzuli eta beste leku batean emango zaie aterpea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Adinekoak gaur