Gizartea -

Bizkaia

Onik aurkitu dute Barrikan desagertutako 91 urteko gizona

Arratsaldean salatu zuen familiak desagerpena eta berehala abiatu ziren bilaketa lanak. Goierri auzoko baso batean aurkitu zuten.

Desagertutako gizonaren bilaketa lanak. Argazkia: @bomberosdeBizkaia
Desagertutako gizonaren bilaketa lanak. Argazkia:  @bomberosdeBizkaia
Desagertutako gizonaren bilaketa lanak. Argazkia: @bomberosdeBizkaia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barrikan (Bizkaia) desagertutako adineko gizona topatu zuten atzo gauean, Goierri auzoko baso batean, Ertzaintzak ohar batean baieztatu duenez.

Senideek adinekoaren desagerpena arratsaldean salatu ondoren bilaketa dispositiboa abiatu zuten larrialdi zerbitzuek.

Getxoko eta mendi eta erreskate taldeko ertzainek, suhiltzaileek, Gurutze Gorriak eta DYAk parte hartu zuten bilaketan.

22:30 aldera aurkitu zuen Ertzaintzaren txakur batek 91 urteko gizonezkoa Goierri auzoko baso batean.

Egoera fisiko onean zegoela baieztatu zuen osasun langile batek artatu zuen, baina badaezpada Urdulizeko ospitalera eraman zuten azterketa bat egiteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskal herriak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak