Itxi

2022/01/09

11:42

Gizartea

txertoak

Corbevax, patenterik gabeko covid-19aren aurkako txertoa

i.l.k. | eitb media

Estatu Batuetan garatutako txerto berria Indian probatu dute jadanik, eta espero dute laster hedatzea garapen bidean dauden beste herrialdeetara, orain arte urriagoak izan baitira txertatzeko baliabideak.

  • Baliabide urritasun egoeretara bideratu nahi dute txerto berri honen erabilera. Argazkia: EFE

    Baliabide urritasun egoeretara bideratu nahi dute txerto berri honen erabilera. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Texaseko (AEB) Haurren Ospitaleak eta Baylor Medikuntza Eskolak Corbevax txertoa ekoitzi dute, patenterik gabekoa eta kostu txikikoa. Covid-19 proteinen azpiunitate bat da.

Covidaren aurkako txerto berri hau kantitate altuetan ekoitzi daiteke, erraza da biltegiratzen eta merkea da. Horregatik, baliabide urritasun egoeretara bideratu nahi dute horren erabilera.

Afrika, Asia eta Latinoamerikako errenta erdiko eta baxuko herrialdeetan erabiltzeko asmoa dute, txertatzeko baliabideak urriagoak izan baitira horietan. Era berean, espero dute orain arte Estatu Batuek edo G7ko beste herrialde batzuek herrialde horietara bidalitakoek baino jende gehiago txertatzea.

Indian egindako 3. faseko saio klinikoan Corbevaxek kontrako ondorio leunak eragin zituen, eta ondorioztatu zuten txerto seguruenetako bat izan zitekeela erabileran.

Maria Elena Bottazzi mikrobiologoak EFE agentziari adierazi dionez, txerto berri honek "lasaitasuna suposatzen du pandemiaren eraginpean dauden herrialde pobreentzat".

Bottazzi proiektua kudeatzen duten zentroetako zuzendarikidea da eta, azaldu duenez, duela 10 urte abiatu zuten gaixotasun emergenteak ikertzeko programa bat, bi koronabirus mota foku hartuta: SARS eta MERS.

2021 urtea ixtean, Corbevaxen ekoizpena eta merkaturatzea koordinatu dituzten erakundeek iragarri zuten euren txertoak jasoa zuela Indian larritasunez erabiltzeko onespena.

Mikrobiologoak nabarmendu duenez, "munduaren txerto" deritzotenak dolar bat eta biren arteko prezioa izango du, beste farmazeutika ezagunek eskaintzen dituzten prezioetatik urrun. Bere aburuz, farmazeutika horiek "altruista izan beharko lukete, munduari onura apur bat eskainiz, batez ere oraindik larrialdi egoeran gaudenean".

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;