Gizartea -

Donostia

Kontxako Pasealekuko baranda berritzeko obrak hasi dituzte

Gainera, horiek eusten dituen horma konponduko eta espaloia zabalduko dute. Obrek uda arte iraungo dute.

Donostiako Kontxako Pasealekua. Argazkia: EFE
Donostiako Kontxako Pasealekua.
Donostiako Kontxako Pasealekua. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasi dira jada Donostiako Kontxako Pasealekuko baranda berritzeko obrekin. Barandako 38 zati berrituko dituzte, baita horiek eusten dituen horma konpondu eta espaloia zabaldu ere.

Obrak aurrera eramateko Kontxako Pasealekuko espaloia eta bidegorria itxiko dituzte. Horrela, errepideko errei bat gordeko da oinezkoentzat eta txirrindularientzat; galtzadako tarte hartatik igaro beharko dute, txirrindularien kasuan, bizikleta eskuan eramanez. Bertan egingo dute bidegorri berria, espaloia zabaldu ostean.

Duñike Agirrezabalaga Hiri Proiektuetako zinegotziak azpimarratu du "oso beharrezko" obra dela baranda berritzearena, haren zein hormaren "egoera txarra" dela eta.

Era berean, obra berriekin batera Mirakontxa aldeko bide-bazterra egokitzen jarraituko dute. Beraz, ordezko pasaguneari eutsiko zaio, semaforoarekin, baimendutako ibilgailuentzat. 2022an pasealekuko barandako beste 120 metro berrituko dituzte, 800.000 euroko aurrekontuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Donostia Euskal hiriburuak Gipuzkoa Euskal Kostaldea Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Kontxako hondartza albisteak Euskadiko kostaldea albisteak