Gizartea -

Eguraldia

Hainbat ibaik gainezka egin dute eta zenbait errepide moztuta geratu dira, euri-jasaren ondorioz

Alerta meteorologikoa eguerdian amaitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta arratsaldean Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian. Euskalmeten arabera, datozen orduetan euri gutxiago izango dugu.

Ultzama ibaia, gainezka. Argazkia: EFE
Ultzama ibaia, gainezka. Argazkia: EFE
Ultzama ibaia, gainezka. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetako euri denboralearen ondorioz zenbait ibaik gainezka egin dute eta arazoak izan dira Euskal Herriko bigarren mailako errepide sarean, lur-jausiengatik eta ur putzuengatik.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eguerdian amaitu da abisu horia; eta Nafarroan, Lapurdin, Zuberoan eta Behe Nafarroan arratsaldean kendu dute alerta laranja.

Denboraleak batez ere Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldea jo du gehien, eta haize ufada indartsuak eta olatu handiak izan dira.

Goizean, hamaika arazo izan dira errepideetan eta Renferen tren-zerbitzua ere etenda egonda Bilbon, tunel batean ura pilatu delako.

Egunak aurrera egin duen heinean, prezipitazioek indarra galdu dute eta egoerak hobera egin du. Hala ere, 16:30ean, N-626, BI-633 eta GI-627 errepideak moztuta zeuden Bergaran, Mallabian eta Leintz-Gatzagan, hurrenez hurren.

Bergaran, lur-jausia izan da eta errepidea bi noranzkoetan itxi behar izan dute. Mallabian, Trabakuako mendatea dago itxita eta Leintz-Gatzagan, Arlabaneko gaina.

Bestalde, Butroi ibaiak gainezka egin duela eta, BI-2120 errepidea itxi dute goizean Marurin, eta Asuan, BI-735 errepidean, Makroko biribilgunean, ur-putzuak sortu dira. Halaber, N-1 errepidean, Etxegaraten,  kamioi batek artaziarena egin du eta pertsona bat zauritu da.

Trabakuako mendateari dagokionez, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du bihar arte egongo dela itxita eta astearte goizean errei bat irekiko dutela.

Horrez gain, hainbat ibai hazita joan dira goizean, tartean Ibaizabal eta Arratia ibaiak Lemoan, Nerbioi Abusun, Oria Andoainen, Urumea Ereñotzun eta Bidasoa Endarlatsan. Eta zenbait puntutan gainezka egin dute.  

Muxikan, 21,8 litro pilatu dira metro karratu bakoitzeko eta Elorrion 18,1 litro zenbatu dituzte.

Errekak gainezka egin dute Ipar Euskal Herrian, baina kalteak uste baino txikiagoak izan dira
Errekak gainezka egin dute Ipar Euskal Herrian, baina kalteak uste baino txikiagoak izan dira
Errekak gainezka egin dute Ipar Euskal Herrian, baina kalteak uste baino txikiagoak izan dira

1:14

Arazoak eragin dituzte euri jasek Nafarroan, baina ez duela hilabete adinako uholderik
Arazoak eragin dituzte euri jasek Nafarroan, baina ez duela hilabete adinako uholderik
Arazoak eragin dituzte euri jasek Nafarroan, baina ez duela hilabete adinako uholderik

1:21

Bestalde, Nafarroako Gobernuak indarrean mantenduko du uholdeengatiko emergentzia plana, euriteek aparteko kalterik eragin ez badute ere eta ibaien emaria ohiko den arren.

Iruñean, Arga ibaiak ez du gainezka egin, eta Etxaurin ere ez da uholderik izan, Arakil eta Ultzama hazita joan diren arren.

Edonola ere, larrialdi zerbitzuak adi egongo dira datozen orduetan Arga ibaiak Faltzesen eta Funesen izan dezakeen eragina dela eta. Hain justu ere, joan den abenduaren 10ean zonaldea horretan uholdeak izan ziren.

Ebro aldean goizaldeko 05:30etarako espero dute emaririk handiena, baina ez da uholderik aurreikusten.

Horrez gain, Salazar eta Ezka ibaiak zainduko dituzte, euriak atertzera egingo badu ere, Pirinioetako elurra urtuta, gainezka egin dezaketela uste baitute.

Nafarroako Gobernuko babes zibileko arduradunak udalekin harremanetan daude, uholderik izango balitz premiazko neurriak berehala hartzeko.

Euskalmeten arabera, euri gutxiago egingo du astelehen arratsaldetik aurrera eta astearte goizaldean.

Kilimon ibaiak gainezka egin du eta kalteak eragin ditu berriz Mendaroko Garagartza auzoan
Kilimon ibaiak gainezka egin du eta kalteak eragin ditu berriz Mendaroko Garagartza auzoan
Kilimon ibaiak gainezka egin du eta kalteak eragin ditu berriz Mendaroko Garagartza auzoan

2:16

Oria ibaiak uholde txikiak eragin ditu Zubietan
Oria ibaiak uholde txikiak eragin ditu Zubietan
Oria ibaiak uholde txikiak eragin ditu Zubietan

0:55

Butroe ibaiak gainezka egin du hainbat puntutan
Butroe ibaiak gainezka egin du hainbat puntutan
Butroe ibaiak gainezka egin du hainbat puntutan

1:08

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Iparraldea Alerta meteorologikoak bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak Ibaiak Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea