Gizartea -

GIPUZKOA

Pertsona bat artatu behar izan dute Zestoako baserri batean piztutako sutean kea arnasteagatik

Baserrian bizi den bizilagunetako bat Zarauzko osasun etxera eraman dute, kea arnastuta. Sua itzali dute.

Sutea izan den Zestoako baserria. Argazkia: @SuhiltzaileGIP
Sutea izan den Zestoako baserria
Sutea izan den Zestoako baserria. Argazkia: @SuhiltzaileGIP

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adineko pertsona bat artatu behar izan dute, bart Zestoako baserri batean piztu den sutean kea arnasteagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 20:00etan hasi da sua baserriaren beheko solairuan eta handik teilaturaino zabaldu dira garrak. Ondorioz, bizilagunak etxetik irtenarazi dituzte.

Baserriak bi etxebizitza ditu eta bertan bizi den bizilagunetako bat Zarauzko osasun etxera eraman dute, kea arnasteagatik.

Suak bi etxebizitzetako bat kaltetu du. Gipuzkoako suhiltzaileek 23:45ean kontrolatu dituzte garrak, hala ere, bi suhiltzaile taldek bertan igaro dute gaua sua berpiztea eragozteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE Suteak albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Zestoa albisteak Sua amatatzeko lanen azken ordukoa