Gizartea -

TRAFIKOA

Pertsona bat larri zauritu da Erriberrin izandako istripu batean

Ezbeharra 08:00ak aldera gertatu da, NA-115 errepideko 2.8 kilometroan, bi ibilgailuk aurrez aurre talka egin ostean.

Istripu larria Erriberrin, Nafarroan. Argazkia: Foruzaingoa
Istripu larria Erriberrin, Nafarroan
Istripu larria Erriberrin, Nafarroan. Argazkia: Foruzaingoa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat larri eta beste bat arin zauritu da Erriberrin (Nafarroa), bi ibilgailuk talka egin ostean.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, ezbeharra 08:00ak aldera gertatu da, NA-115 errepideko 2.8 kilometroan, eta bi ibilgailuk aurrez aurre egin dute talka. Errepidea itxita dago.

Suhiltzaileak eta osasun-langileak berehala bertaratu dira, baita Foruzaingoa ere, gertatutakoa ikertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erriberri