Itxi

2022/01/11

11:45

Gizartea

KORONABIRUSA

Ipar Euskal Herrian hezkuntza protokoloa arinagoa izango da ahalik eta ikasgela gehien irekita mantentzeko

AGENTZIAK | EITB Media

Frantziako Hezkuntza ministroak azaldu duenez, aurrerantzean ikasle batek positibo ematen badu haren ikaskideek astean hiru test egin beharko dituzte eskolara joan ahal izateko. Bestalde, Gobernuak 20 milioi euroko funtsa sortuko du ikastetxetan CO2 neurgailuak eros ditzaten.

  • Ikasleak Hendaiako ikastetxe batera sartzen

    Ikasleak Hendaiako ikastetxe batera sartzen. EITB Mediako artxiboko bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Aurrerantzean Ipar Euskal Herrian ere, Hegoaldean bezala, hezkuntza protokoloa arinagoa izango da. Izan ere, Frantziako Gobernuak iragarri du arindu egingo duela koronabirusaren zabalkundeari aurre egiteko gaur egun Hezkuntzan indarrean dagoen protokoloa. Aldaketaren helburua omen da ahalik eta ikasgela gehien zabalik mantentzea eta positiboren bat izatekotan gurasoei lana erraztea

Gabriel Attal Frantziako gobernu bozeramaileak protokolo berria defendatu du Europe 1 irrati katean egin dioten elkarrizketan, haurrentzat eta herrialdearentzat ona dela argudiatuta.

Hezkuntza protokolo berriaren arabera, aurrerantzean ikasle batek positibo ematen badu haren ikaskideek astean hiru test egin beharko dituzte eskolara joan ahal izateko.

Orain arte ez bezala, ez dituzte koronabirusa hautemateko probak farmazia edo laborategi batean egin beharko; etxean egin ahalko dituzte. Behin, ikastetxearen jakinarazpena jasotakoan, gurasoek testak doan erosi ahalko dituzte farmazian. Proba egin ondoren, gurasoek nahikoa izango dute emaitza negatiboa izan dela dioen ziurtagiri bat eskolan entregatzea.

Gaur egun, Frantziako estatuan ikasgelen % 2 daude itxita koronabirusagatik.

Bestalde, Gobernuak 20 milioi euroko funtsa sortuko du ikastetxetan CO2 neurgailuak eros ditzaten. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;