Gizartea -

Araba

Eraikin bat jendez hustu dute Gasteizen sute baten ondorioz

Sua alboko eraikinean piztu da, baina abandonatuta zegoen eta ez da inor zauritu.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat izan da Gasteizko Hedegile kalean abandonatuta dagoen eraikin batean eta, badaezpada, ondoko ataria jendez hustu dute. Ez da zauriturik izan.  

Ertzaintzak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek 20:45 inguruan izan dute sutearen berri. Suhiltzaileak bertaratu dira, garrak itzali dituzte eta prebentzioagatik alboko eraikina hustu egin dute.

Suhiltzaileek berretsi dute kaltetutako eraikina abandonatuta eta itxita zegoela. Hortaz, ez da inor zauritu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak