Itxi

2022/01/13

19:44

Gizartea

Trafikoa

GI-627 errepidea bost orduz itxita egon da Eibar eta Soraluze artean, luizi baten ondorioz

EITB MEDIA

06:15ean gertatu da lur-jausia, eta 11:50 arte zarratuta izan da Gipuzkoako bi udalerri horiek lotzen dituen errepidea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Goizean, 06:15ean, GI-627 errepidean izan den lur-jausi batek trafiko arazoak eragin ditu errepide horretan, Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakitera eman dionez.

Luiziaren ondorioz, errepidea bost ordutik gora itxi behar izan dute, eta AP-1etik desbideratu dute trafikoa. Zirkulazioa 11:50 inguruan bueltatu da bere onera, errepideko beharginek bidea garbitzen amaitu dutenean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;