Gizartea -
Tolosako sarraskia
Merahren hilketen bideoak ez argitaratzea erabaki du Al Yazirak
Al Yazira kateko Qatarreko ordezkariak azaldu duenez, bideoan Merahren biktimen "oihuak" entzuten dira.
Erredakzioa
Mohamed Merah Tolosako eta Montaubaneko hilketen egileak grabatutako bideoak ez argitaratzea erabaki du Al Yazirak, ez dutela informaziorik ematen eta biktimekiko errespetua argudiatuta.
Al Yazirako ordezkari batek azaldu duenez, erabakia Qatarren hartu dute deontologia irizpideak kontutan hartuta.
Bideoak asteazkenean iritsi ziren Pariseko Al Yazira kateko egoitzara posta bitartez. Bideoetan, biktimen "oihuak" entzuten direla esan du Qatarreko ordezkariak, baina ez dituzte xehetasun gehiago eman.
Irudiak egiazkoak direla berretsi du polizia judizialak eta paketea memoria txartel eta eskutitz batekin iritsi zela azaldu dute.
Ikerketak argitu egin beharko du bidalketa ustezko hiltzaileak berak edo laguntzaile batek egin zuen ala ez.