Itxi

2022/01/13

21:24

Gizartea

Gaixotasunak

Esklerosi anizkoitza eragiten duen birusa zein den identifikatu dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Duela 20 urte Harvardeko Unibertsitateak abiatutako makro-ikerketa batean parte hartu duten zientzialariek ondorioztatu dute esklerosi anizkoitza Epstein-Barr birusak eragiten duela.

  • Argazkia: EITB Media

    Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Esklerosi anizkoitza Epstein-Barr birusak -mononukleosiaren birusa- eragiten duela ondorioztatu du zientzialari talde batek, Science aldizkariak gaur jakinarazi duenez.

Ikerketa duela 20 urte abiatu zuten eta Harvardeko Unibertsitateak zuzendu du. Ameriketako Estatu Batuetako 10 milioi militarri bi urtean behin egiten zaizkien analisiak baliatu dituzte ikerketa egiteko.

Guztira, 955 esklerosi anizkoitz kasu detektatu zituzten bi hamarkada horietan eta analisien emaitzak berriro aztertuta ohartu ziren gehiengoak Epstein-Barr birusa zuela.

Hala, aipatu birusa duten pertsonengan esklerosi anizkoitza garatzeko arriskua 32 aldiz handiagoa dela ondorioztatu zuten.   

"Lehen aldia da gaixotasun horren eragile nagusia zein den jakiteko froga sendoak biltzen ditugula", azpimarratu du Alberto Ascherio Harvardeko Unibertsitateko  epidemiologoak eta ikerketaren zuzendariak.  

Epstein-Barr birusak mononukleosia eragin dezake eta infekzio hori betirako geratzen da gorpuztean, ezkutuan bada ere.  

Ikertzaileek aitortu dute zaila izan dela birus horren eta esklerosi anizkoitzaren arteko lotura identifikatzea; izan ere, Epstein-Barr birusak helduen % 95ari eragiten dio, baina esklerosi anizkoitzaren lehen sintomak birus horrekin kutsatu eta hamar bat urtetara agertzen dira.  

Munduan ia hiru milioi lagunek pairatzen duten esklerosi anizkoitza.  Gaitzak burmuinari eta bizkarrezur-muinari eragiten dio eta, denborak aurrera egin ahala, pazienteak besoak mugitzeko, oinez ibiltzeko edo hitz egiteko arazoak izaten ditu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;