Gizartea -
Lehen ikerketaren arabera
Donostian aurkitu zuten eskeletoak ez du indarkeria zantzurik
Lehen ikerketen arabera, eskeletoa pertsona heldu batena da eta ez du indarkeria zantzurik. Hala ere, autopsia egin arte itxaron beharko da behin betiko emaitzak jakiteko.
Erredakzioa
Donostian, sastraka artean, atzo aurkitu zuten eskeletoa pertsona heldu batena da ez du indarkeria zantzurik, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Hala ere, autopsia egin arte itxaron beharko da behin betiko emaitzak jakiteko.
Lehen ikerketen arabera, arroparekin eta oinetakoekin azaldu zen gorpua pertsona heldu batena da eta oraindik nor den identifikatu gabe jarraitzen dute.