Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetzak formulario bakarrean bildu ditu koronabirusarekin lotutako izapide guztiak

Osakidetzaren webgunean formulario bakarra dago orain kontaktu estuentzat, test batean positibo eman dutenentzat eta laneko bajak izapidetu nahi dituztenentzat.

Autotest bat. Argazkia: EITB Media
Autotest bat. Argazkia: EITB Media
Autotest bat. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19arekin lotutako kasu guztien erregistroa eta izapideak formulario bakar batean bateratu ditu Osakidetzak.

"Nola jokatzen dut?" izeneko atal batean, formulario bakarra ageri da orain. Bertan sakatu beharko da hemendik aurrera koronabirusarekin lotutako edozein izapide egiteko, hau da, sintomen agerpenaren berri emateko, kontaktu estua zarela erregistratzeko, farmaziako autotest batean positibo eman duzula jakinarazteko edo laneko baja izapidetzeko.

Osakidetzatik zehaztu dutenez, bildutako datu guztiak diagnostiko-proba bat egiteko hitzordua eman behar ote den aztertzeko erabiliko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa COVIDaren agerraldiak gaur