Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetzak zaurgarriak diren kontaktu estuei soilik egingo die covid-19aren proba

70 urtetik gorako pertsonak, defentsak baxu dituztenak, haurdun dauden emakumeak, txertorik jaso ez dutenak eta gaixotasun larriren bat dutenak sartzen dira talde horretan.

Arrisku taldekoak diren pertsonei soilik egingo die Osakidetzak PCR proba, kontaktu estuak badira
Arrisku taldekoak diren pertsonei soilik egingo die Osakidetzak PCR proba, kontaktu estuak badira
Arrisku taldekoak diren pertsonei soilik egingo die Osakidetzak PCR proba, kontaktu estuak badira

L.Z. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak berriro aldatu du koronabirusaren aurkako protokoloa eta aurrerantzean zaurgarriak diren kontaktu estuei soilik egin zaie covid-19aren proba.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak agerraldia egin du astearte honetan kontaktu estuei buruz hartutako azken erabakien berri emateko. Halaber, pandemiaren datu epidemiologikoak eta txertaketarekin lotutako azken orduko informazioa zabaldu du.

Zentzu horretan, Sagarduik aurreratu du Osasun Sailetik urratsak ematen ari direla modu errazagoan eta eraginkorragoan talde zaurgarrienengana iristeko, "horiek baitira seigarren olatuaren ondorio larrienak jasaten ari direnak".

Orain arte, positibo baten kontaktu estu guztiak jarri behar ziren Osakidetzarekin harremanetan, SMS bidez proba diagnostiko baterako hitzordua jasotzeko. Gaurdanik, baina, aldatu egin dute prozedimendua, eta aurrerantzean arrisku taldeko pertsonei soilik egingo diete PCR proba, alegia, 70 urtetik gorakoei, defentsak baxu dituztenei, haurdun dauden emakumeei, txertorik jaso ez dutenei eta gaixotasun larriren bat duten pertsonei (diabetesa, gibeleko gaitz kronikoak, giltzurrunetako gaixotasunak...).

Gainerako herritarrek osasun neurriak bete beharko dituzte eta adi egon beharko dute edozein sintoma badute.

Nola eskatu hitzordua?

Bestalde, Sagarduik jakinarazi du zein diren proba diagnostikoa egin behar dutenek jarraitu beharreko pausoak. Orain arte bezala, Euskadi.eus webgunean dagoen formularioa bete ahalko dute, hitzordua eskatzeko. Osasun zentrora deituta ere izango dute hitzordua jasotzeko aukera.

Gainera, Osakidetzak Aurretiko Zita atalean jasoko ditu PCR probarako eskaerak. Hau da, txertaketarako izena emateko orduan erabilitako bide bera jarraitu ahal izango dute pertsona zaurgarriek PCR proba bat eskatzeko orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Txertoak Koronabirusa