Gizartea -

izotzaldien aurreikuspena

Bilbok eta Donostiak etxerik gabeko pertsonentzako aterpetxeak ireki dituzte, tenperatura baxuak direla eta

Euskalmetek "muturreko tenperatura baxuak" aurreikusi ditu datozen egunetarako.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerik gabeko pertsonentzako udal aterpetxeak ateak irekitzen hasi dira euskal hiriburuetan, datozen egunetarako espero diren "muturreko tenperatura baxuen" aurrean.

Bilboko Udalak etxerik gabeko pertsonei aterpea emateko dispositibo berezia aktibatu du egunotan, eta azaldu du "egoera meteorologikoa" aldatu arte mantenduko dutela.

Bizkaiko hiriburuak 365 plaza ditu erabilgarri urte osoan zehar, baina gehigarriak eta ezohikoak aktibatu dituzte, uneko hotz denboraleak eragindako behar puntualak kubritzeko.

Hala, egun hauetan zehar zerbitzu hori behar duten pertsonak Larrialdi Sozialen Udal Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko dira, edo kalean lan egiten duen Gizarte Hezitzaile taldearekin zein Udaltzaingoarekin (092-112), bestela.

Donostian, Udalak ostiral gauean irekiko du Ondarreta - La Sirena aterpetxea.

Gizarte Ekintza Sailak erabaki duenez, zerbitzua 21:30etatik 08:30etara egongo da irekita muturreko hotz gauetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia argazkiak Euskal hiriburuak Alerta meteorologikoak EAE Eguraldia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak