Itxi

Gizartea

Aragoi

Mendizale gipuzkoar bat hil da Huescako Pirinioetan

eitb media

Amildegi batean behera erori da 27 urteko gizonezko berastegiarra Aspe mendian, Aisan, Candanchuko eski pistetatik gertu.

  • Pirinioak. Argazkia: EITB

    Pirinioak. Argazkia: EITB

27 urteko gizonezko mendizale gipuzkoar bat hil da gaur Aspe mendian, amildegian behera erorita, Huescako Pirinioetan, Guardia Zibilak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Berastegikoa zen hildako gaztea.

Guardia Zibila izan da mendizalearen gorpua erreskatatu duena, horren lagun baten abisua jaso ostean.

Jacako erreskate taldeak helikopteroz bertaratu dira, eta medikuak heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin.

Mendi inguru hori Candanchuko eski pistetatik oso gertu dago, eta oso ohikoa da bertan neguko alpinismoa eta mendiko eskia praktikatzea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena