Gizartea -

Koronabirusa

Donostia Ospitaleko ZIUen egoera "egonkortzen" ari dela esan du Felix Zubiak

ZIUen arduradunak adierazi du "estu" jarraitzen dutela, baina aurreko astetik "gorabehera handirik ez" dela izan, eta hori ez dela albiste txarra.

Donostia Ospitalea. Argazkia: EITB
Donostia Ospitalea. Argazkia: EITB
Donostia Ospitalea. Argazkia: EITB

Xabier Urteaga | Manu Gimenez | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren kutsatze olatu hau orain arte ezagutu gabea izaten ari da, baina badirudi goia jo eta hasi dela pixkanaka beherantz. 1228 positibo atzeman diuzte Nafarroan azken egunean, bigarren egunez 2.000tik behera.

Euskadi Irratiko Osasun Etxean, Felix Zubia Donostia Ospitaleko zerbitzuburuak azpimarratu du egoera "larria eta txarra" dela, baina erietxeratze datuei eta ZIUetakoei erreparatuta, "egonkortze bat" somatzen hasiak direla.

Kutsatze kopuruak goia jo ondoren, beheranzko joera nolakoa izango den aurreikustea zaila dela adierazi du. Uste du erietxeetan datorren astean edo 15 eguneko epean hasiko direla gaixo kopuruen beherakada nabarmentzen. Izan ere, ZIUetako egonaldiak "luzeak" izan direnez, aste batzuk beharko omen dira beherakada antzemateko.

Zubiak, bestalde, ohartarazi du covid-19aren pandemia endemia bihurtzeak ez duela esan nahi gaitza desagertuko denik. "Epidemia baino hobea da endemia, baina ez da ona", azaldu du, malaria eta ebola, adibidez, gaixotasun endemikoak direla gogorarazi aurretik.

Txertoaren laugarren dosiaren inguruan, horrelako erabakiak hartu aurretik eskura dauden datuak ikertzearen aldeko azaldu da, erabakiak oinarri sendoarekin hartu ahal izateko.

Esklerosi anizkoitzaren birusa eta txerri bihotza gizakientzat
Esklerosi anizkoitzaren birusa eta txerri bihotza gizakientzat
Esklerosi anizkoitzaren birusa eta txerri bihotza gizakientzat

play icon 29:26
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Gaixotasunak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Euskadi Irratia Osasun albisteak Donostia Unibertsitate Ospitalea Koronabirusa olatu berria