Gizartea -

Migrazioa

Patera batean zihoazen 43 pertsona hil dira Marokoko uretan

Ontzian 30 gizon, 20 emakume eta hiru haurtxo zihoazen. Horietatik 26 gizon, 14 emakume eta hiru umetxoak hil dira.

Patera batean zihoazen 43 pertsona hil dira Marokoko uretan. EFEren artxiboko irudia
Patera batean zihoazen 43 pertsona hil dira Marokoko uretan. EFEren artxiboko irudia
Patera batean zihoazen 43 pertsona hil dira Marokoko uretan. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak jakitera eman duenez, Saharaz hegoaldeko 43 lagun, tartean hiru haurtxo, hil dira Marokoko Tarfaya herritik gertu hondoratu den patera batean, Kanarietara bidean. Ontzian zihoazen 10 pertsona bizirik atera dituzte.

Efe albiste agentziari erakunde horretako bozeramaile Helena Malenok esan dionez, igande goizaldean hondoratu zen ontzi horretan 30 gizon, 20 emakume eta hiru umetxo zeuden. Horietatik 26 gizon, 14 emakume eta hiru umetxoak hil dira.

Oraingoz bi gorpu baino ez dituzte erreskatatu, eta Malenoneren hitzetan, gainerako migratzaileen bila ari dira oraindik.

Gobernuz kanpoko erakundeari hildakoen senitartekoek emandako informazioaren arabera, egurrezko paterak baino askoz hauskorragoa den pneumatikoz egindako ontzi batean zihoazen.

Larunbat goizaldean atera ziren Marokotik, eta 04:00ak inguruan hondoratzen ari zirela jakinarazi zuten bidaiariek. Kokapena bidali zuten, kostatik gertu baitzeuden, baina handik bi ordura, berriro deitu zuten dagoeneko uretan jende asko zegoela esanez, azaldu du Malenok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kanariak Maroko