Gizartea -

BIZKAIA

Matxura batek argindarrik gabe utzi ditu 4.000 etxebizitza Uribe Kostan

Transformadore bat lehertu da Sopelan, eta, ondorioz, ordubetez argindarrik gabe egon dira Uribe Kostako udalerrietan.

Sopela. Argazkia: Fernando Fano
Sopela. Argazkia: Fernando Fano
Sopela. Argazkia: Fernando Fano

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Matxura batek argindar barik utzi ditu 4.000 etxebizitza inguru Uribe Kostan, Algorta (Getxo) eta Plentzia artekoak.

Iberdrolaren iturriek EITB Mediari baieztatu diotenez, 21:00ak inguruan transformadore bat lehertu da Sopelan, Olabide auzoan, eta horrek eragin ditu arazook.

Arazoak 22:00etarako konpondu dituzte, eta ordurako kaltetu guztiek argindarra berreskuratu dutela ziurtatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Getxo Sopela Gizartea Eguneko albisteak Plentzia Albisteak Elektrizitatea azken ordukoa