Gizartea -
Erreskate lanak
Baliteke Elantxobeko baleak eztanda egitea, barnean dituen gasengatik
Elantxobeko Udalak ahalik eta arinen atera nahi du balea uretik, usteltzen ari delako eta ingurua kutsatzen hasi delako.
Erredakzioa
Elantxobeko Udalak atzo hilda agertu zen 20 metro inguruko balea erreskatatzeko lanak hasi ditu.
AMBAR itsas fauna ikertzeko eta babesteko elkarteko kideek azal eta koipe laginak hartu dituzte.
Goizean goizetik joan dira bertara balea neurtzeko. Luzeran 14 metro eta 20 zentimetroko tamaina du; emea da eta ipar bale espeziekoa dela uste dute.
Ordu asko dira hondoa jota, eta usteltzen hasi da jada animalia, horrekin batera ingurua ere kutsatzen ari da.
Arriskutsuena une honetan, balea eztanda egitea da, barnean dituen gasen ondorioz. Hori dela eta Ambarreko kideek ebakiak egin dizkiote gorpuari.
Udalak ahalik eta arinen balea bertatik kendu nahi duela esan du, baina oraindik ez da erabaki noiz eta nola egingo den.
Hala ere, seguruena da, zatitu behar izatea bertatik atera ahal izateko.