Gizartea -

KORONABIRUSA

18 eta 39 urte arteko 40.000 herritarrek eskatu dute hitzordua indartze dosia hartzeko

Gainera, atzo Osakidetzak 18 urtetik gorakoentzat hitzordua abian jarri zuenetik, 9.000 pertsonak baino gehiagok egin dute dagoeneko eskaera.

Herritar bat txertoa jasotzen
Herritar bat txertoa jasotzen
Herritar bat txertoa jasotzen

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 eta 39 urte bitarteko 40.000 pertsonak jaso dute indartze dosia hartzeko hitzordua Euskadin astelehenetik, EITB Mediak jakin duenez.

Osakidetza atzo hasi zen 18 urtetik gorakoei txerto gehigarria emateko hitzorduak ematen, eta ordutik 9.289 pertsonak egin dute eskaera. Osakidetzaren arabera, 28.000 hitzordu daude eskuragarri 18 eta 29 urte bitartekoentzat, eta 11.000, berriz, 30 urtetik gorakoentzat.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 40 urte baino gehiago dituzten herritarren % 51,6k covid-19aren kontrako dosi gehigarria jaso dute.

Azken egunetan lortu du EAEk errefortzu dosiaren langa hori (% 50) gainditzea, aurreko buletinean —ostegunekoan— ez zelako % 49ra iristen. Txertaketa pediatrikoari dagokionez, 5-11 urtekoen % 53,2k gutxienez dosi bat jaso dute eta % 7 pasatxok pauta osoa du dagoeneko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak