Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Sunbillan, bere emaztearen autoari tiro egin diolakoan

N-121-A errepidea hartu, eta lanera bidean zihoala tiro egin zion emaztearen autoari, asteartetik asteazkenerako gauerdian. Ordu batzuk geroago, atxilotu egin zuen Foruzaingoak, eta datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute Sunbillan, bere emaztearen autoari eskopetaz tiro egin diolakoan. Lanera zihoanean egin zion tiro, asteartetik asteazkenerako gauerdian, Sunbilla parean.

Emakumea N-121-A errepidetik Behobiara zihoala, zarata handi bat entzun zuen bere autoan, eta lankideei komentatu zien gertatutakoa lanera iritsi zenean. Ibilgailuan zeukan zuloa tiro batena izan zitekeela ikusi zuten orduan.

Foruzaingoari gertatutakoaren berri eman, eta salaketa jarri zuen. Ordu batzuk geroago, gizona atxilotu egin zuten, erasoaren ustezko egile gisa. Datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera. Bikotea banantze prozesuan dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Genero indarkeriaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Nafarroako Foru Polizia