Gizartea -
MANIFESTAZIOA
Manifestazioak deitu dituzte Hegoaldeko hiriburuetan haurren txertaketari uko egiteko
Mobilizazioak otsailaren 4an izango dira, eta haurrei covid-19aren aurkako txertorik ez jartzea izango da aldarrikapen nagusia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bizitza plataformak manifestazioak deitu ditu otsailaren 4rako Hego Euskal Herriko hiriburuetan, haurrei covid-19aren aurkako txertoak emateari uko egiteko.
Joan den larunbatean Bizitzak antolatutako manifestazio jendetsua izan zen Bilbon, covid pasaportearen erabilera kritikatzeko.
Oraingoan, mobilizazioak otsailaren 4an izango dira Hegoaldeko hiriburuetan, 19:00etatik aurrera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea