Gizartea -
EGURALDIA
Arabak izoztuta agurtuko du urtarrila, Ozaetan termometroa -7,2 graduraino jaitsita
Euskalmeten iragarpenaren arabera, aste euritsua izango da Euskal Herrian, beraz, tenperaturak ez dira jaitsiko hileko azken egunetan bezainbeste.
EITB MEDIA
Arabak izoztuta agurtuko du astelehenean amaituko den hilabete hotza. Gaur, berriz ere, lurralderik hotzena izango da, zeroz azpiko 7,2 graduko tenperatura minimoarekin, Ozaetan.
Agurainen termometroa 6,4 graduraino jaitsi da zero azpitik, eta Espejon - 6,3 graduraino. Arabatik kanpo ere, Otxandion, izotz handia egin du -4,4 graduko tenperaturarekin.
Aste euritsua Euskal Herrian
Euskalmetek eguraldi aldaketa iragarri du astelehen honetarako, hilaren azken egunerako. Hodeiak agertuko dira eta, ondorioz, Euskal Herriko tenperaturak ez dira hainbeste jaitsiko. Beraz, giro goibela eta euritsua espero da. Prezipitazioak ugariagoak izango dira egunaren bigarren partean, batez ere, Kantauri isurialdean.
Arratsalde partean ipar-mendebaldeko haizea agertuko da, eta bolada oso gogorrak izango dira Ebro bailaran. Eguneko tenperaturak ez dira azken egun hauetan bezainbeste igoko, 10 ºC-tik beherakoak izango baitira; minimoak, aldiz, igo egingo dira.
Asteartean, prezipitazioak ahulagoak izango dira, eta batez ere egunaren lehen partean botako ditu. Arratsaldean euria egingo du Kantauri aldeko zenbait puntutan eta atertzera egingo du.
Elur-kota goizaldean 1000 m-koa izatetik 1500 m-ra igoko da arratsaldean. Tenperatura maximoei dagokienez, ez dira 10 ° C-tik gorakoak izango.