Gizartea -

Gipuzkoan

10 urteko barneratze zigorra ezarri diote Amaia Azkueren hiltzaileari

Amaia Azkue hiltzea leporatu zioten 18 urteko gazteari hamar urteko barneratze zigorra eta zaintzapeko bost urteko askatasuna ezarri diote.

10 urteko zigorra jaso du Amaia Azkueren hiltzaileak

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaia Azkue hiltzea leporatu zioten 18 urteko gazteari hamar urteko barneratze zigorra eta zaintzapeko bost urteko askatasuna ezarri diote gaur, auziko iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Auziko iturri horien arabera, Donostiako Adingabeen Epaitegiak arratsaldean jakinarazi die epaia alderdi biei. Epaileek errudun deklaratu dute hilketa delituagatik, larderiaz egindako lapurretagatik, ibilgailua lapurtzeagatik eta bide-segurtasunaren aurkako delituagatik, ibilgailua beharrezko karneta barik gidatu baitzuen.

17 urteko nerabe bati ezarri ahal zaion zigorrik handiena da Amaia Azkueren hiltzaileari gaur ezarritakoa; izan ere, 2011ko martxoaren 16an, hilketaren unean, auzipetuak 17 urte baitzituen.

Epai horrekin, epaileak Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren tesia erabat onartu du; defentsak, aldiz, gaztearen absoluzioa eskatu zuen.

Epaiketa

Amaia Azkueren (39 urte) hilketaren epaia atea itxita egin dute Donostiako Adingabeen Epaitegian, martxoaren 12 eta 20 bitartean, ikusmin handia sortu baitzuen hedabideen artean, hilketa gertatu zen egoeragatik.

Ahozko epaiketa iraun zuen bitartean, Amaia Azkueren hilketaren urte bat bete izana, oso kolpe gogorra izan zen senideentzat eta lagunentzat: horietako batzuk ahozko epaiketa saio horietan izan ziren, atea itxita baitzen, une horietan akusatua adingabea zelako.

Adingabea izatean, iritzi publikoari oso datu gutxi heldu zitzaizkion; hala ere, akusatuaren deklarazioaren zati bat ezagutu ahal izan zen: Akusatuak Gipuzkoako Fiskaltzan egindako bigarren deklarazioa berretsi zuen. Horretan, Amaia Azkueren hilketagatik bere burua errugabetu zuen eta Fiskaltzaren aurrean sei hilabete aurretik egindako aitorpen deklarazioa atzera bota zuen.

Egun hartan, abuztuaren 17an, adindun izan baino lehen, gaztea bere borondatez bertaratu zen Fiskaltzan, damua erakutsiz, eta krimena berak gauzatu zuela aitortu zuen. Hala ere, ez zuen zehaztu nola hil zuen Amaia Azkue; biktima jo eta hil egin zuela esan zuen, xehetasunik eman gabe.

Aitorpena egin eta sei hilabetera, bigarren deklarazio bat egin zuen; errugabea zela esan zuen orduan, eta horri eutsi zion epaiketan.

Bistan, akusatuaren defentsak eginbide berri bat gauzatzeko eskatu zuen, ezustean, epaiketa bukatutzat emango zen egunean bertan. Horrek, egun bat luzatu zuen epaiketa, suhiltzaile talde baten deklarazioak entzuteko.

Suhiltzaile horiek Amaia Azkueren gorpua Azpeitiko urtegitik ateratzeko lanetan jardun ziren, eta hildakoaren eskuak lotzeko lokailuen (zinta batzuk eta akusatuaren zapatiletako lokarri bat) inguruko ustezko zalantzak argitzeko eskatu zuen defentsak euren deklarazioa.

Ertzaintzak krimenaren inguruan eman zuen bertsioaren arabera, hilketa 2011ko martxoaren 16an izan zen. Egun hartan, hildakoak inputatua jaso zuen Zarautzen, Azpeitira eramateko.

Bidaian, inputatuak emakumea mehatxatu zuen eta hainbat gauza lapurtu zizkion, horien artean kreditu txartelak. Gero, “buruan kolpe gogor bat emanez” hil egin zuen, “eskuak lotu zizkion eta gorpua Ibai-Eder urtegian utzi zuen; ondoren, autoa Loiolako aparkalekura eraman zuen”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea