Gizartea -

Epaia

Amaia Azkueren hiltzailearen defentsak helegitea aurkeztuko du

10 urteko zigorra eta zaintzapeko askatasunean beste bost urte ezarri dizkiote Amaia Azkueren hiltzaileari, baina defentsak, helegitea aurkeztuko duela iragarri du.

Joanes Labaien defentsaren abokatua. EITB
Joanes Labaien defentsaren abokatua. EITB
Joanes Labaien defentsaren abokatua. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10 urteko zigorra ezarri dioten gaztearen defentsak dagoeneko iragarri du helegitea jarriko duela Donostiako adingabeen epaitegian.

Joanes Labaien abokatuak uste du epaiak "frogak osatu gabe aztertzen dituela eta ez dituela bere osotasunean aintzat hartzen".

Ohar baten bitartez, "epailearen lana errespetatzen" duen arren, "kritikarako arrazoiak" daudela adierazi du.

Zehazki, "kondenatua errugabe jotzen dituzten hainbat froga era desegokian baloratu dira", horren iritzian, "lekukoen adierazpenak eta gertaera batzuen egiazkotasuna zalantzan jartzen duten dokumentuak baztertuz".

Gainera, "egozketa-froga" nagusia "inputatuaren lehen adierazpena" izan dela adierazi du oharrean, "ondoren

Bigarren bertsioa "ikertu gabe baztertu" egiten dela gaineratu du, Fiskaltzak eskatutako froga horiek ukatu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea