Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Santurtzin emakume bati sexu erasoa egiteagatik

Ertzaintza eta Udaltzaingoa erasoa gertatu zen lekura bertaratu ziren, emakumeari laguntzeko asmoz. Lekuan bertan atxilotu zuten gizona, genero indarkeria delitua egotzita.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo arratsaldean Ertzaintzak eta Udaltzaingoak 64 urteko gizon bat atxilotu zuten Santurtzin, duela gutxira arte bikote zuen emakumeari ustez sexu erasoa egiteagatik.

Ordura arte bien bizilekua zen etxebizitzara joan zen atzo arratsaldean emakumea, bertan zituen gauza batzuen bila.

Eztabaida izan zuten, orduan. Gizona irainka hasi zitzazion, eta hiltzeko mehatxuak ere egin zizkion. Jarraian, indarrez, emakumearengana gerturatu, eta sexu erasoa egin zion. Alde egitea lortu zuenean, bizilagunei laguntza eskatu zien biktimak, eta SOS Deiak larrialdi zerbitzura deitu zuten jazotakoaren berri emateko.

Berehala, Ertzaintza eta Udaltzaingoa erasoa gertatu zen lekura bertaratu ziren, emakumeari laguntzeko asmoz. Lekuan bertan atxilotu zuten gizona, genero indarkeria delitua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Santurtzi Bizkaia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak