Gizartea -

Koronabirusa

Covid pasaportea bertan behera geratuko da gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Egun, 50 bezerotik gora hartzeko tokia duten jatetxeetan eta gaueko aisian da derrigorrezkoa osasun ziurtagiria. Jaurlaritzak esan du EAEko Auzitegi Nagusiak aste honetan emandako ebazpena kontuan hartuta erabaki dutela neurria bertan behera uztea.

Covid ziurtagiria bertan behera geratuko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Argazkia: EFE
Covid ziurtagiria bertan behera geratuko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Argazkia: EFE
Covid ziurtagiria bertan behera geratuko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera ez dute covid ziurtagiria eskatuko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzak atzo arratsaldean ezustean jakinarazi zuenez. Egun, 50 bezerotik gora hartzeko tokia duten jatetxeetan eta gaueko aisialdirako lokaletan eskatzen dute.

Joan den asteartean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak covid ziurtagiriaren erabilera beste hamabost egunez (otsailaren 13ra arte) luzatzeko eta beste eremu batzuetara (hoteletara, ostatuetara eta apusturako aretoetara) zabaltzeko baimena ukatu zion Eusko Jaurlaritzari, neurri hori kutsatzeak ekiditeko eraginkorra dela frogatu ez duela argudiatuta.

Covid ziurtagiriaren erabilera azaroaren 17an ezarri zuten lehen aldiz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hasieran, 50 bezero baino gehiago hartzeko tokia duten jatetxeetan eta gaueko aisialdian (pubak eta diskotekak) sartzeko izan zen derrigorrekoa, eta, ondoren, abenduaren 15ean, taberna guztietan, ospitaleetan, egoitzetan, kiroldegietan eta kultur ekitaldietan ezarri zuten.

Osasun pasaportea indarrean jarraitzeko epea urtarrilaren 31n amaitu zen, eta, harrezkero, agiri hori jatetxe handietan, pubetan eta diskoteketan sartzeko soilik da nahitaezkoa.

Alabaina, Eusko Jaurlaritzak gaur ohar batean azaldu duenez, covid ziurtagiriaren erabilera eremu horietan ere bertan behera uztea erabaki dute, Auzitegi Nagusiak gainerako eremuetan erabiltzeko baimena ukatzeko eman zuen ebazpena kontuan hartuta, eta "osasun egoerak hobera egin duelako".

Iñigo Urkullu lehendakariak sinatutako dekretua ostiral honetan publikatuko dute EAEko Aldizkari Ofizialean, eta une horretatik aurrera covid pasaportea eskatzeari utziko diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa LABI gaur Osasun larrialdia Covid pasaportea