Gizartea -
EGURALDIA
Bi hegaldi bertan behera geratu dira Hondarribian eta beste bat desbideratu dute Loiun behe-lainoagatik
Gipuzkoako aireportuan, Madrildik zetorren hegazkinak 08:45ean hartu behar zuen lurra, baina, lainoa zela eta, ezin izan du egin, eta, ondorioz, 09:25ean Madrilera joatekoa zen hegaldia ere bertan behera geratu da.
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Gaur goizean, Euskal Herriko hainbat txoko estali dituen behe-lainoak Loiuko eta Hondarribiko aireportuetan hegaldiak desbideratzea edo bertan behera uztea eragin du, Aenak EITB Mediari jakinarazi dionez.
Gipuzkoako aireportuan, Madrildik iristekoa zen hegazkinak 08:45ean hartu behar zuen lurra, baina, lainoa zela eta, ezin izan du lurreratu, eta, ondorioz, 09:25ean Madrilera joatekoa zen hegaldia ere bertan behera geratu da.
Gainera, Madrildik zetorren hegaldi bat, 09:20an Bilboko aireportuan lur hartu behar zan zuena, Santanderrera desbideratu behar izan dute.
Iragarrita zegoen bezala, behe-lainoa sortu da goizean, bai barnealdean, bai isurialde atlantikoan. Euskalmeten arabera, baina, goizak aurrera egin ahala desagertu, eta eguzkia nagusituko da.