Gizartea -

Frantzian

Tolosako plaza bat hustu dute bonba abisu faltsu batengatik

Ezkerraldeko Frontearen hautagai batek hitzaldi bat eskaintzen zegoela, plaza hura hustu du Frantziako Poliziak, bonba bat zegoela esateko dei bat jaso ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosako Poliziak herrialde honetako plaza bat hustu du ostegun honetan, bonba bat zegoela abisatzeko dei bat jaso ostean. Bertan, Ezkerraldeko Frontearen hautagai bat hitzaldi bat eskaintzen ari zen eta Poliziak ondoren jakinarazi duenez, bonba abisua faltsua izan da.

Frantziako kazetek jakitera eman dutenez, Poliziak bonba baten inguruko abisua jaso du telefonoz 21:00ak aldera. Momentu hartan plazan ez zegoen jende kopuru handia, euria dela eta, gehienek alde egin zutelako baina Ezkerraldeko Frontearen arabera, litekeena da minutu batzuk lehenago bertan 70.000 zale bildu izana.

Plaza berdina joan den martxoaren 23an hustu zuten ere susmagarria zen pakete batengatik. Mukizapi kaxa baten tamaina zuen pakete hura sistema hidrauliko baten bidez lehertu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea