Politika -
Frantzia
10 atxilotu, terrorismo islamiarrarekin lotutako operazio batean
Iragan ostiralean terrorismo islamiarra leporatuta atxilotutako 13 pertsonetatik bederatzi kartzela sartu dituzte eta 13ak auzipetu dituzte terrorismoagatik eta armak edukitzeagatik.
Erredakzioa
Hamar pertsona atxilotu dituzte bart terrorismo islamiarraren kontrako operazio batean, Frantziako hainbat hiritan, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.
Atxilotuak Pakistanen eta Afganistanen egon dira edo hara joateko asmoa zuten entrenamendua jasotzera, France Info irrati-kateak azaldu duenez. Atxiloketak Marsellan, Valencen, Carpentrasen, Pauen, Roubaixen eta Trappesen izan dira.
Gainera, indarkeriaren apologia egiten zen eta zenbait giza-talderi eraso egiten zien webgune integristak kontsultatzen omen zituzten atxilotuek, BFM TVren arabera.
Operazioa 06:00etan hasi da Parisko Fiskaltza antiterroristaren zaintzapean eta Frantziako zerbitzu sekretuen informazioetan oinarrituta.
Barne Ministerioak adierazi du Tolosako eta Montaubango hilketen ondoren ezin dela arriskurik hartu.
13 auzipetu terrorismoagatik eta armak edukitzeagatik
Iragan ostiralean terrorismo islamiarra leporatuta atxilotutako 13 pertsonetatik bederatzi kartzela sartu dituzte eta 13ak auzipetu dituzte terrorismoagatik eta armak edukitzeagatik.