Gizartea -
Aldundiaren datuak
Bizkaitarren % 62,8, euren etxeetan konposta egiteko prest
Aldundiaren inkesta baten arabera, garbiguneen erabiltzaileetako hamarretik zortzi gizonezkoak dira, eta gazteen artean bertara joateko ohitura jaisten ari da.
Erredakzioa
Garbiguneen erabiltzaileen % 62,8 konposta egiteko prest egongo lirateke, Aldundiaren inkesta baten arabera.
Konpostaren inguruko ezagutza areagotu egin da, zehazki % 52,9tik % 66,1era hazi da, Aldundiak ohar baten bitartez jakitera eman duenez.
Inkestan parte hartu duten % 62,8k esan du etxean konposta egiteko prest egongo litzatekeela. Bestetik, garbiguneei (ez dira hondakin organikoak uztan), erabiltzaileek 10etik 8ko nota ematen diete. Bizkaian denera 23 daude.
Aldundiaren ustez, zerbitzu hau dagoeneko "hiriko behar soziologiko" gisa erabat onartuta dago.
Familiek "ahal duten guztia" birziklatzen dutela esaten dute, eta batik bat, papera, plastikoa eta beira birziklatzen dute.Inkestaren arabera, garbiguneak erabiltzen dituztenen artean, hamarretik zortzi gizonezkoak dira, eta gazteen artean, bertara joateko ohitura jaisten ari da. Era honetan, 18-29 urteko gazteak, % 17,6 izatetik 8,5 izatera jaitsi dira, 46 urtetik gorakoen artean, ordea, joera aurkakoa da, eta geroz eta gehiago dira adin horretatik gora garbiguneetara joaten direnak.
Garbiguneen erabiltzaileen % 62,8 konposta egiteko prest egongo lirateke, Aldundiaren inkesta baten arabera.Konpostaren inguruko ezagutza areagotu egin da, zehazki % 52,9tik % 66,1era hazi da, Aldundiak ohar baten bitartez jakitera eman duenez.Inkestan parte hartu duten % 62,8k esan du etxean konposta egiteko prest egongo litzatekeela. Bestetik, garbiguneei (ez dira hondakin organikoak uztan), erabiltzaileek 10etik 8ko nota ematen diete. Bizkaian denera 23 daude.Aldundiaren ustez, zerbitzu hau dagoeneko "hiriko behar soziologiko" gisa erabat onartuta dago. Familiek "ahal duten guztia" birziklatzen dutela esaten dute, eta batik bat, papera, plastikoa eta beira birziklatzen dute. Inkestaren arabera, garbiguneak erabiltzen dituztenen artean, hamarretik zortzi gizonezkoak dira, eta gazteen artean, bertara joateko ohitura jaisten ari da. Era honetan, 18-29 urteko gazteak, % 17,6 izatetik 8,5 izatera jaitsi dira, 46 urtetik gorakoen artean, ordea, joera aurkakoa da, eta geroz eta gehiago dira adin horretatik gora garbiguneetara joaten direnak.