Gizartea -
Ostiral Santuko homilian
Homosexualak 'infernura doaz', Alcalako gotzainaren arabera
"Txikitatik sexu bereko pertsonenganako atrakzioa sentitzen dute, eta, batzuetan, hori baieztatzeko, okerreko bidea hartu eta prostituzioan jarduten dute, edo gaueko klubetara joaten dira" esan du.
Erredakzioa
Juan Antonio Reig Pla Alcalako gotzainak homosexualitatearen eta abortuaren kontra egin du Ostiral Santuko homilian. Homosexualek eta abortua egiten dutenek "pekatuaren malezia" dute, eta hori "izurra" da, "tentazioaz baliatzen delako".
"Hitz bat esan nahi diet, esan du Reig Plak, ideologiek bultzatuta gizakien sexualitatea ondo bideratzen ez dakiten horiei".
"Txikitatik sexu bereko pertsonenganako atrakzioa sentitzen dute, eta, batzuetan, hori baieztatzeko, okerreko bidea hartu eta prostituzioan jarduten dute, edo gaueko klubetara joaten dira. Infernura doazela ziurtatzen dizuet", azpimarratu du.
Pekatua
"Pekatuaren maliziak" gizonezkoa eta emakumezkoa "suntsitzen" ditu, gotzainaren iritziz.
Gauzak horrela, gotzainak abortua egiten duten emakumeen kontra egin du "euren burua suntsitzen dutelako" eta gazteen kontra ere bai, diskoteketatik "hilotzen antzera" ateratzen direlako.