Gizartea -

47 urteko gizonezkoa

Lasarteko heriotzari 'giza hilketa'ren susmoa hartu dio Ertzaintzak

Gorpua larunbat goizean agertu da Lasarteko Buenos Aires aldapan eta su-arma batekin eragindako zauriak ditu buruan.

Gizon baten gorpua aurkitu dute buruan tiro bat zuela, Lasarten. Irudia: EITB
Gizon baten gorpua aurkitu dute buruan tiro bat zuela, Lasarten
Gizon bat hilda aurkitu dute tiro batekin buruan, Lasarten

00:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Lasarteko gizonaren heriotza "giza hilketa" dela susmatzen du. 47 urteko gizonezkoaren gorpua Lasarten (Gipuzkoa) aurkitu dute, eta lehen ikerketan arabera, suzko arma batekin eragindako zauriak ditu buruan, Herrizaingo Sailak esan duenez.

Iturri berberaren arabera, hilotza 10:00ak aldera aurkitu dute Buenos Aires Aldapan dagoen baserri batean. Antza denez, pisukide batek aurkitu du hildakoaren gorpua eta bisua eman die familiakoei eta 112 zerbitzukoei. Gorpua aurkitu eta gutxira, hildakoaren senide baten autoa aurkitu dute baserriaren inguruan, kiskalita.

Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko Unitateak bere gain hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura.

Hilotza Donostiako Auzitegi Medikuntza Zerbitzuare eraman dute 14:15ak aldera, Ertzaintzak eraikinaren inguruan jarritako kontrola kendu eta berehala.

Pertsona ezaguna Lasarten

Heriotzak inguruko bizilagunak hunkitu ditu, hildakoa oso ezaguna baitzen: idi-proben zale amorratua, idiak hazten zituen herri kirol horretan aritzeko.

Herrizaingo Sailaren arabera, momentuz ez dute atxiloketarik egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea