Gizartea -

SEXU-JAZARPENA ADINGABEEI

Gizon bat atxilotu dute Bilbon adingabeei sexu-jazarpena eta exhibizionismoa egitea egotzita

Estatuko hainbat lekutako neska gazteak izan bide dira gizon honen biktima. Ourenseko emakume bat izan zen, iazko azaroan salaketa jartzen lehena.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Polizia Judizialeko Brigada Probintzialak 24 urteko mutil bat atxilotu du Bilbon, adingabeei sexu-jazarpena eta exhibizionismoa egitea egotzita, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez.

Joan den azaroan, 13 urteko neskato baten amak Ourenseko Familia eta Emakume Unitatean jarritako salaketa baten haritik atxilotu dute. Poliziari esan zion, gizon bat bere alabari mehatxuka ari zitzaiola, Internet bidez biluztuta ageri zen irudiak bidal ziezazkion.

Ikerketa abiatu zuten eta agenteek Interneteko hainbat aplikazioren ohiko erabiltzaile bat identifikatu zuten. APP horien bidez adingabeekin harremanetan jarri eta neskatoak argazkiak eta bideoak bidaltzera behartzen zituela jabetu ziren, sexu-organoak erakutsiz edo sexu-ekintzak eginez. Gainera, ikertuak bideo pornografikoak bidaltzen zizkien, ikus zitzaten. Ukatuz gero, iraindu egiten zituen.

Ikerkeketaren hariari jarraituz, Jerez de la Fronterako beste hiru biktimengana ere iritsi zen Polizia.

Gizonezkoa atxilotu eta Ertzaintzaren Buruzagitza Nagusira eraman ondoren, epailearen esku utzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak albisteak Sexu erasoak