Gizartea -

KORONABIRUSA

Lau hilabetera murriztu dute Ipar Euskal Herrian errefortzu dosia jasotzeko epea

Gaurtik aurrera errefortzu dosia ez izatera, osasun ziurtagiria baliogabetuko da Frantzian. Pirinio Atlantikoak departamenduan, % 8 ingururi indargabetuko dietela kalkulatu dute. Azken dosia jaso ostean, 7 hilabeteko balioa zuen aurretik.

Osasun langile bat txertoa jartzen. Artxiboko irudia: EFE
Osasun langile bat txertoa jartzen
Osasun langile bat txertoa jartzen. Artxiboko irudia: EFE

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetatik aurrera, covid-19ari aurre egiteko errefortzu dosia jasotzeko epea zazpi hilabetetik laura murriztuko dute Ipar Euskal Herrian, osasun-ziurtagiriaren balioa luzatzeko.

Baldintzak, hortaz, gogortu egingo dira, eta aurrerantzean Frantziak covid ziurtagiria baliogabetuko die errefortzu-dosirik ez duten pertsona guztiei, baldin eta azken dositik lau hilabete baino gehiago igaro badira.

Kalkuluen arabera, Pirinio Atlantikoak departamenduan % 8 ingururi indargabetuko diete, eta Ipar Euskal Herrian, guztira, 17.000 pertsona geldituko dira gaurtik aurrera ziurtagiririk gabe.

Joan den hilean Frantziak txertaketa-ziurtagiriaren lege-proiektua onartu ondotik, txertatze-ziurtagiria derrigorrezkoa da jada Ipar Euskal Herriko leku gehienetan sartzeko. Txertatu gabeko pertsonei espazio publiko eta pribatu gehienetan sartzea galarazten die lege horrek.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txertoak Koronabirusa