Gizartea -

NAFARROA

Guardia Zibilak errege-pitoi bat atzeman du Iruñerriko etxebizitza batean

Konpainiako animaliak babesteko legearen arabera, espezie exotiko inbaditzailea denez, debekatuta dago horrelako animaliak edukitzea.

Iruñerriko etxebizitza batean atzemandako pitoia. Argazkia: Guardia Zibila
Iruñerriko etxebizitza batean atzemandako pitoia
Iruñerriko etxebizitza batean atzemandako pitoia. Argazkia: Guardia Zibila

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak errege-pitoi (Python regius) bat konfiskatu du Iruñerriko etxebizitza batean, eta horretarako eskumena duten agintarien esku utzi du. Aipaturiko narrastia 2019ko martxoan sartu zuten espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoan.

Sugearen jabeak legeztatu egin nahi zuelako jakin zuten animalia horren berri, Guardia Zibilak gaur zabaldu duen ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Pertsona horren etxera joan ziren agenteek egiaztatu ahal izan zuten metro inguruko pitoi bat zela.

Konpainiako animaliak babesteko 19/2019 foru-legearen arabera, espezie exotiko inbaditzailea denez, ez da konpainiako animalia, eta, beraz, debekatuta dago horiek edukitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Animalia basatiak