Gizartea -

KORONABIRUSA

Azarotik astegun batean izan den positibo kopuru txikiena zenbatu dute Nafarroan: 320

Osasungunei erreparatuta, Iruñeko II. Zabalgunean, Arrotxapean eta Txantrean zenbatu dituzte kasu gehien, 15, 14 eta 13, hurrenez hurren.

Osasun langile bat covid-19a hautemateko proba egiten. Artxiboko argazkia: EFE
Osasun langile bat covid-19a hautemateko proba egiten
Osasun langile bat covid-19a hautemateko proba egiten. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, 320 kutsatze berri zenbatu zituzten atzo (asteartea), Foru Gobernuak asteazken honetan emandako behin-behineko datuen arabera. Iazko azarotik astebetean atzemandako kopuru txikiena da gaurkoa.

Bezperan, pertsona bat hil zen eta 414 positibo berri zenbatu zituzten Nafarroan.

Osasungunei erreparatuta, Iruñeko II. Zabalgunean, Arrotxapean eta Txantrean zenbatu dituzte kasu gehien, 15, 14 eta 13, hurrenez hurren. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gaixotasunak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak gaur Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Koronabirusaren olatua gaur