Gizartea -
Indarkeria matxista
29 urteko gizon bat espetxeratu dute Hondarribian emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Eraso matxista joan den ostiralean gertatu zen Hondarribiko etxebizitza batean eta ustezko erasotzailea atzo goizean atxilotu zuten.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Epaileak 29 urteko gizon bat espetxean sartzeko agindua eman du, Hondarribian emakume bati sexu-erasoa egin izana leporatuta.
Erasoa joan den ostiralean gertatu zen, Hondarribiko etxebizitza batean, eta biktimak asteartean jarri zuen salaketa.
Ertzaintzak gertakaria ikertzeari ekin zion eta ustezko erasotzailea asteazken goizean atxilotu zuten udalerri horretan bertan.
Komisaldegira eraman zuten, gaur goizean Irungo epaitegiaren esku utzi dute eta epaileak ustezko erasotzailea kartzelan sartzeko agindua eman du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea