Gizartea -
BILBO
Gerra karlistako hobi bat aurkitu dute Bilbon, 30 bat gorpurekin
Zehazki, pertsona baten gorpuzkiak aurkitu dituzte, ohiko lurperatzearekin bat ez datorren posizio batean.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lehen gerra karlistako 28 eta 30 gorpu artean aurkitu ditu Bilboko Begoñako hilerrian Aranzadi zientzia elkarteak, eta Anartz Ormaza ikerketaren arduradunak aurkikuntza aurkeztu du ostiral honetan.
Begoñako Argia proiektua, Aranzadi Zientzia Elkartea Bilboko Udalaren diru laguntzarekin gauzatzen ari dena, joan den urrian hasi zen, eta ordutik 1.500 pertsona baino gehiagoren gorpuzkiak atera dituzte lurpetik.
Azken aste honetan, 'Santa Teresa A' izenez ezagutzen den gunean egindako deshobiratze-lanen barruan, 1935-1937 bitarteko eskeletoak ateratzen ari zirela, lehen hilobiratze-maila baten azpian, lehenagoko garai bateko bigarren maila bat aurkitu dute.
Zehazki, ahoz behera etzanda eta gainerako ehorzketen kontrako norabidean ageri den pertsona baten gorpuzkiak aurkitu dituzte, eta ondorioztatu dute ez datorrela bat ohiko lurperatzearekin.