Gizartea -

arabako mendiak aske

Arabako mendietan parke eolikoak ipintzearen aurka elkarretaratu dira Gasteizen

Arabako Mendiak Aske elkarteak proiektu horien tramitazioa geldiarazteko eskatu dio larunbat honetan Arabako Aldundiari; izan ere, zentralen kokalekuek "kalte itzulezina eragingo liokete hainbat lekutako natura-ondareari".

Elkarretaratzea, Arabako Aldundiaren aurrean. Argazkia: Arabako Mendiak Aske
Elkarretaratzea, Arabako Aldundiaren aurrean. Argazkia: Arabako Mendiak Aske
Elkarretaratzea, Arabako Aldundiaren aurrean. Argazkia: Arabako Mendiak Aske

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Mendiak Aske elkarteak elkarretaratzea egin du larunbat honetan Arabako Aldundiaren aurrean, bertako mendietan ipini nahi dituzten parke eolikoen aurka.

Azaldu dutenez, ez dituzte "onartzen zentral eolikoak gure lurraldeko mendietan kokatzeko proposamenak". Izan ere, "lokalizazio horiek 2009an ere baztertu ziren, ingurumenean eragiten duten eragina gaur bezain defendaezina zelako gizartean".

Haien aburuz, Arabako mendilerroetan "megaproiektu" horiek eginez gero, "azken 40 urteotan Arabako Foru Aldundiak ingurumena babesteko abian jarri dituen politikek behar bezala bermatzen dituzten espezieak suntsitu eta hilko lirateke".

"Zeharkatzen dituzten migrazio-ibilbideengatik garrantzi handikoak diren korridore ekologikoak sekzionatuz zentral eolikoak egitea ez da berriztagarria. Interes ekonomiko esklusiboak eskrupulurik gabe defendatzeagatik bereizten diren trasnazionalen alde natura-ondarea suntsitzea ez da berriztagarria. Bizitzaz betetako leku hauek suntsitzeak krisi klimatikoa areagotuko du", adierazi dute.

Hori dela eta, proiektu horien tramitazioa geldiarazteko eskatu diote Arabako Foru Aldundiari; izan ere, zentralen kokalekuek "kalte itzulezina eragingo liokete hainbat lekutako natura-ondareari. Araban, Gasteizko Mendiak, Labraza, Cantoblanco, Aramaio-Jarindo, Aramaio-Orixol, Laudio-Jesuri-Larragorri, Gorobel-Pico del Fraile, eta Gorobel Lloruzengoz; Gipuzkoan, Buruzal-Azkoitia-Zumarraga, Trekutz Urretxu-Antzuola".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Euskal mendiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Energia jasangarriak Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak Energia