Gizartea -

BIZKAIA

Bizkaiko Foru Aldundiak Barakaldoko adinekoen egoitza bat itxiko du, egoiliarrak zaintzarik gabe uzteagatik

Ikuskatze batek arau-hauste "oso larriak" antzeman ditu Leireko Andre Maria egoitzan. Martxoaren 5ean itxi beharko ditu ateak eta Bizkaiko Foru Aldundia bertan dauden 10 egoiliarrentzako alternatiba bila ari da.

Leireko Andre Maria adinekoen egoitza, Barakaldon. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Leireko Andre Maria adinekoen egoitza, Barakaldon
Leireko Andre Maria adinekoen egoitza, Barakaldon. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak Barakaldoko adinekoen egoitza bat urtebetez ixteko agindua eman du, egoiliarrak gaueko txandan zaintzarik gabe uzteagatik.

Ikuskaritza batek arau-hauste "oso larriak" hauteman zituen Leireko Andre Maria adinekoen egoitzan.

Martxoaren 5ean itxi beharko ditu ateak eta Bizkaiko Foru Aldundia bertan dauden 10 egoiliarrentzako alternatiba bila ari da.

Urtebetean Barakaldon ixten duten bigarren adinekoen egoitza da, izan ere, iaz Iñigo de Loiola itxi zuten egoiliarrak lotuta izateagatik. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Adinekoentzako egoitzak Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa