Gizartea -
Ameriketako Goi-bileran
Hillary Clinton, Cafe Havanan parrandan
Cafe Havanako webgunean argitaratu dutenez, "Hillary Clintonek jendetasuna azaldu eta denentzat irribarrea izan zuen".
Erredakzioa
Ameriketako VI. Goi Bileran egon ostean, Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkaria zerbait edatera atera zen Cafe Havanara, Kubako musika jartzen duen Cartagena hiriko taberna ospetsuenera.
Clintonek zerbait edan zuen eta dantzan egon zen bere segurtasun taldearekin eta laguntzaileekin batera.
Cafe Havanaren webguneak argitaratzen duenez, tabernako langile batek ezagutu zuen: "Hillary Clinton da; ordu txikitan!".
"Hillary Clintonek jendetasuna duela argi utzi du eta denentzat irribarrea izan zuen", gaineratzen du webguneak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea